XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ahalbide honetaz baliatzea gerta dadinean, egiaztatu egin beharko da lagatze hori, epaitegi honetara etorriz.
Lagatzaileak ere bertan egon beharko du eta onartu egin beharko du lagatzea.
Hori guztia, errematearen prezioaren gainontzekoa ordaindu baino lehen edo aldi berean egin beharko da edo, hori ezean, hamargarren baldintzan finkatzen den epearen barruan.
Bederatzigarrena.- Enkantearen gai izango diren ondasunen jabetza-tituluak epaitegi honetako idazkaritzan daude ikusgai eta bai kargei buruzko erregistro-ziurtagiriak ere.
Enkanteetan parte hartzea nahi dutenek horien azterketa egin dezaten jartzen dira ikusgai, aldi berean, honako ohar hau egiten zaiela: lizitatzaileek onartu egin beharko dituztela agiri horiek, ez dutela izango beste batzuk eskatzeko eskubiderik eta partehartzaileen kreditua baino lehenagoko kargek, egon baldin badaude, indarrean jarraitzen dutela eta erremategileak onartu eta bereganatu egiten dituela.
Errematearen prezioa ez da erabiliko karga horiek desagertarazteko.
Prezioa baino txikiagoa baldin bada, esleipendun hartzekodunek ordaindu beharko dute falta dena, eskudirutan, eta hamargarren baldintzan finkatzen den epearen barruan (L.P.L. delako legeko 262 atala).
Enbargoaren gai izan diren ondasunei enbargo-oharra ezarriko zaie Vitoria-Gasteizko 1. Jabetza Erregistroan.
Funtsaren zk.: 6.762.
Guztiek eta, bereziki, prozesuan parte hartzen dutenek jakin dezaten eta, prozesuei buruz indarrean dauden legeetan xedatzen dena betez, EBOan eta B.O.C.M. delakoan argitaratu ondoren, izenpetzen da ediktu hau, Madrilen, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko otsailaren hogeita lauean.
MAGISTRATU-EPAILEA
IDAZKARIA.